Hilaren 25ean, Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Oiartzun hartuko dute
Ugaldetxo Kultur Taldeak hilaren 17an jarriko ditu salgai sarrerak, 17:00etatik 19:30era, Elorsoro kiroldegian. Haurrei lehentasuna emateko eskatu dute. http://youtu.be/DH9T3FzCu8E
- Sarreren prezioa 5 eurokoa da haurrentzat (2 urtetik gorakoentzat), 8koa helduentzat.
- Pertsona bakoitzak gehienez 8 sarrera eros ditzake.
- Sarrerak erosterakoan haurrek lehentasuna izatea eskatu dute, ahalik eta hau gehienek goza dezaten ikuskizunaz. Hau da, haur bakoitzarekin bi guraso edo laguntzaile joan beharrean, bakarra joan dadila aholkatu dute.
