"Atez atekoaren inposizioaren kontra" manifestazioa deitu dute etzirako
Kontsulta loteslea eta bosgarren edukiontzia aldarrikatuko dituzte; menifestazioa 19:00etan abiatuko da Gudarien Enparantzatik
Hondakinak atez atea biltzearen kontrako plataformak protestei berriro ekingo dietela iragarri du. Honenbestez, manifestazioa deitu dute etzirako, 19:00etan, Trintxerpeko Gudarien Enparantzan. Esan dutenez, manifestazioan “atez atekoaren inposizioa” salatuko dute, eta loteslea izango den kontsulta bat eskatzeaz gain, bosgarren edukiontziaren defentsa egingo dute.
Horrez gain, Eusko Jaurlaritzara bideratu duten kexaren berri eman dute, haren erantzuna atxikitzearekin batera. Izan ere, udalak herritarrek protesta gisara kalean uzten duten zakarra jasotzen ez duela argudiatuta, kexa helarazi dute atez atekoaren kontrakokoek Eusko Jaurlaritzara. Honek hondakinak biltzeko konpetentzia Aldundiarena eta udalaren direla erantzun die bizilagunei eta kexa bi erakundeei helaraziko diela jakinarazi.