Nagusitasun osoz irabazi dio Pasaiak Oiartzuni
4-0 irabazi du Pasaiak Don Boscon Oiartzun taldearen kontra jokatutako partidan.
4-0 irabazi dio Pasaiak Oiartzuni. Partidaren hasieratik nagusitu ziren zuri gorriak Don Boscon eta atsedenaldia iristerako bi golen aldeko abantaila zuten Ibanek sartutako bi golei esker. Partidaren bigarren erdian, Garmendiak sartu zuen hirugarren gola eta Manzuelak laugarrena eta azkena.