Urte berria festa batekin hasi dute Kuadrillategiko partaideek, Lezon
200 bat gazte bildu dira Lezoko pilotalekuan, Lezokoak eta Pasaiakoak. Afaldu ondoren, karaokearekin berotu zen giroa.
200 bat lagun hurbildu ziren ostiralean Kuadrillategik egin zuen festara. Lezoko pilotalekuan egin zuten, eta urte berriari ongietorria ematea zuen xede, baina Kuadrillategiren estiloarekin: euskaraz, lagun giroan, eta gozatzen. Lezoko Kuadrillategiko kideez gain, Pasaiakoak ere izan ziren bertan, 200 bat lagun orotara.
Afaria egin zuten, eta ondoren, bide muntai bat ikusteko aukera izan zuten gazteek. Gero iritsi zen festaren ginga, karaokearekin. Iluntzeko 23:00etan bukatu zen festa.