Martin Beramendi epaituko du Donostiako Instrukzio Epaitegiak
Prebarikazioa eta dokumentazioaren zaintzan dlitu zantzuak daudela esan du instrukzio epaileak
- 2007-2011 legegintzaldi hasieratik ikerketak hasi ziren.Udal berriari legegintzaldi hasieran dirutza handia erreklamatu zioten.Kanpo auditoria bat kontratatu zen: urtebetez espedienteak eta proiektuak aztertu zituen. Ondorioa: lege-hauste eta irregulartasunak egon zirela 2003/2007 legegintzaldian.
- 2008-06-25: Batzorde Ikertzailea eratu zuen, udalbatzarrak. Batzorde hau konturatu zen alkatetzatik protokolo gastu izugarriak egon zirela. Udal teknikarien, beste teknikari batzuen eta abokatuen laguntzarekin ikertu zen dena.
- 2010-07-20: Udal langileek EAren egoitzatik dokumentazioz betetako 20 kaxa ekarri zituzten udaletxera.
- 2010-10-15: Ikerketa Batzordearen azkeneko saioa.
- 2010-11-02: Ikerketa Batzordeak bere emaitzak publiko egin zituen.- 4 urtean 183.600 € gastatu zituen Martin Beramendik protokolo eta ordezkapen gastuetan (62.700 alkatearen bazkari eta afaritan –jai egunetan 10.000 € gastatu zituen- luxuzko jatetxeetan eta 83.000 gehiago bazkari-afari, catering, lunch…-etan.- Dokumentazioa: 20 kaxa eraman zituen udaletxetik Martin Beramendik alkatetza uztean. Dokumentu asko originalak eta bakarrak ziren.
- 2010-11-18: Hautetsientzako Kode Etikoa aurkeztu zen.
- 2011-06-06: Udalak kereila sartu zuen Donostiako Instrukzio Epaitegian:- Dokumentazio ofizialen zaintzan desleialtasuna.- Prebarikazio zantzuak: udalbatzarraren ordez erabakiak hartu izana, Txarako parkeko obretan adibidez: alkatearen eskumenekoak ez ziren erabakiak hartu eta tramite administratiboak errespetatu ez izanagatik. Martin Beramendik berak erabaki zuen diru kopuru altuko lanak esleitzea. Udalak salatu zuen Martin Beramendiren jarrerak udal funtzionamendua zaildu zuela, arriskuan jarri zituela diru-laguntzak eta zenbait proiektu.
- 2011-12-01: Kode Etikoa onartu zuen plenoak (OiartzunBai ez zen joan; EAk eta EAJk osatutako koalizio honetako zinegotzi zen garai hartan Martin Beramendi).
- 2013: Martin Beramendik deklaratu zuen Donostiako Instrukzio Epaitegian, kereilatu gisa. Urtean zehar hainbat aldiz deitu zuten deklaratzera, nahiz eta deklarazioa behin eta berriz atzeratu zen.
- 2013-08-30: Donostiako Instrukzio Auzitegiak Martin Beramendik Oiartzungo Udalaren kontra “kalumniengatik” jarritako kereila baztertu zuen (Aitor Etxeberria, Pavel Viñas, Tomax Aristizabal eta Manuel Goikoetxearen kontra jarri zuen kereila Beramendik).
- 2013-12-03: Bi udal teknikari deitu zituzten dokumentazioarekin gertatutakoaren inguruan deklaratzeko.
- 2014-03-04: Epaileak delitu zantzuak badaudela esanez, ahozko epaiketarako bidea ireki zuen. Ustezko delitu bakoitza epaitzeko formak argitzeko eskaera egin zen.
- 2014-12-05: Ustezko delitu bakoitza epaitzeko prozedura argitu zen: dokumentazioaren zaintzan desleialtasuna herri-epaimahaiak epaituko du eta Txarako parkeko prebarikazioa, epaileak. Epaiketarako data ez dago jarrita oraindik.

