Jexux Leonet da Oiartzungo EH Bilduren alkategaia
Atzo egindako batzarrean hautatu zuten zerrendaburua 50 herritarrek. Herri programa guztiz osatzea da orain koalizioaren helburua.
Atzo arratsean Oiartzungo EH Bilduk batzarra egin zuen, besteak beste, maiatzaren 24ko udal hauteskundeetarako zerrendaburua zein izango den erabakitzeko. Hartu zuten erabakia: Jexux Leonet da koaliziaren alkategaia.
50 lagunek parte hartu zuten atzoko batzarrean. Alkategaia erabakitzeaz gain, hauteskunde prozesuaren gaineko plangintza aurkeztu zen, eta herri programaren osaketaren bukaeran indar berezia jartzea erabaki zuten. Horretarako beste batzar bat egingo dute otsailaren 28an.