Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Oarsoaldea Txirrindularitza Eskola sortu dute, gazteei formazio osoa emateko

Otsailean hasiko dituzte eskolak, eta izena emateko aukera zabalik dago, 50 euroan. 12-16 adin tarteko gazteei bideratuta dago egitasmoa, txirrindularitzaren modalitate guztiak ezagutu ditzaten. Egitasmoak ez du lehia bokaziorik.

Urko Etxebeste Petrirena
Oarsoaldea
2015/01/23
Otsailean abiatuko da Oarsoaldeko Txirrindaritza Eskola, Otxe. Egitasmoaren helburua da 12-16 adin tarteko gazteek txirrindularitzaren gaineko formazio integral edo osoa izatea, bizikleta modalitate ezberdinak ezagutuz, mekanika landuz, edo teknika jorratuz, fase ezberdinetan. Gerora, gazte horiek gustuko duten modalitatean sakontzeko aukera izango dute: pista, BMX, errepidea, eta BTT dira modalitate horiek. Otsailetik ekainera landuko dituzte modalitateak, astean bi saio eginaz, 18:00etatik 20:00etara. Eskualdeko nahiz kanpoko gazteak apunta daitezke. Atzo egin zuten kirol egitasmoaren aurkezpena Oiartzungo udaletxean. Bertan Arkaitz Iza Otxeko kideak azaldu zuenez, gabezia edo hutsune batetik abiatuta, diagnostikoa egin eta horren araberako egitasmoa da Otxe, «txirrindularitza eskola da, ez da lehiarako klub bat izango. Egitasmo aitzindari eta pilotua da Euskal Herri mailan». Otxek erakundeen eta txirrindularitzarekin harremana duten eragileen babesa dute, horien artean Oarsoaldeko lau udalena —atzoko aurkezpenean Aiora Perez de San Roman Oiartzungo alkatea egon zen—, Gipuzkoako Foru Aldundiarena, eta Gipuzkoako nahiz Euskadiko txirrindularitza federazioena. «Eskerrak eman nahi dizkiegu Pasaia, Lezo, Errenteria eta Oiartzungo udalei laguntzagatik, baita beste erakundeei ere. Haiek gabe ezinezko litzateke hau aurrera ateratzea», esan zuen atzo Izak. Izena emateko aukera dago Aurten, otsailetik ekaina bukaerara egingo dituzte eskolaren barruko jarduerak. Baina Otxeren helburua da aurrera begira iraila-ekaina bitartean ematea eskolak. Aurtengoetan izena emateko aukera dago jada, 50 euroren truke. Izena emateko eskuorriak Oarsoaldeko kiroldegi guztietan daude. Horren harira, otsailaren 2an (astelehena), 18:00etan eta taldeak Errenteria-Oreretako Alaberga kaleko 4. zenbakian duen lokalean informazio batzarra egingo dute. Eskolan izena eman nahi dutenek oinarrizkoa besterik ez dute behar: bizikleta eta kaskoa. Gainontzekoa Otxek emango du. Informazio gehiago Otxeren webgunean lor daiteke.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.