Euskal Herriko XI. Pala Txapelketa irekia, prest Oiartzunen
Izena emateko epea hilaren 31n bukatuko da. Jada 60 bikote daude apuntatuta.
Girizia elkartearen Pilota Sailak, Euskal Herriko XI. Pala txapelketa irekia, eta aldi berean Oiartzun XXXII. Pala Txapelketa dena prest du. Josetxo Gamioren oroimenezko lehia da: bertan parte hartu nahi dutenek larunbatera arte (barne) dute izena emateko aukera.
Gizonezkoen eta emakumeen lehiak izango dira aurten ere, hiru maila gizonezkoetan (hiruak Senior Mailakoak, mailaka) eta bi emakumeetan (Gazte Maila eta Helduen Maila). Giriziako kideek esan dute iazko 66 bikoteen maka hausteko aukerak badaudela, izan ere, herenegun arte jada 60 bikotek zuten izena emanda.
Izena emateko bi bide daude, bat telefono dei bat eginda (656 711 275ra), edo posta elektroniko mezu bat bidaliz. Behin izena emateko epea bukatuta, egutegia osatuko dute antolatzaileek, eta partaideei jakinarazi. Partidak larunbat eta igande goizetan jokatuko dira, Madalensoron.