Sutea izan da Azkuene kalean
Hiru auto eta denda bateko erakusleihoa kaltetu ditu suak.
Lakuako Segurtasun Sailak jakinarazi duenaren arabera, kartoi batzuk erre eta horren ondorioz piztu da sua. Azkune kaleko 20. zenbakiaren inguruan izan da sutea goizaldeko 13:00ak inguruan. Seat Ibiza, Dacia Dokker eta Opel Astra markakoak dira kaltetu diren autoak. Ordu erdiko epean itzali dute sua suhiltzaileek.