'Londres kartoizkoa da' liburua jasotzeko azken eguna da bihar
Otsailaren 18an izango da euskarazko lehen literatur solasaldia Andreonen.
Otsailaren 18an izango da euskarazko lehenengo literatura solasaldia. Unai Elorriagaren Londres kartoizkoa da liburua aukeratu dute eta bihar, ostirala, izango da azken eguna solasaldian parte hartzeko izena eman eta liburua jasotzeko.
Literatura solasaldia 18:30ean izango da eta ane Mayozek gidatuko du.
