Herenegungo plenoan, mozioa aurkeztu zuen Errenkoaldek Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailak pasa den irailaren 1ean onartutako erresoluzioa kritikatuz. Bertan, "gune turistikoen" ordutegien hedapena agindu zuten. Mozioa EH Bilduk eta Ezker Anitzak bakarrik babestu zuten.
Herenegungo plenoan, mozioa aurkeztu zuen Errenkoaldek Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailak pasa den irailaren 1ean onartutako erresoluzioa kritikatuz. Erabaki horren arabera, “gune turistikoetan” denden ordutegiak zabalagoak izan daitezke. Errenteria-Oreretako merkatarien elkarteak bertan behera uztea eskatu du.
Ezker Anitzak EAJ eta PSE-EE kritikatu ditu, Errenkoalderen proposamenarekin bat ez egoteagatik, “baina aldi berean erresoluzio hori ahalbidetzen duen legeari errekurtsoa jartzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari. Madril kritikatzen dute, eta Eusko Jaurlaritzak politika berbera eramaten du”.
Merkataritza txikia babesteko neurriak eskatu ditu Jose Manuel Ferradas zinegotziak, “liberalizazio politikei” aurre egiteko. Bere esanetan, politika horiek lanpostuak deuseztatzen ditu, “geratzen direnak prekarizatu” eta herri eta auzoak “basamortu bilakatzen” dituela. Ferradasen esanetan, “ñabardurekin bada ere”, bat egiten dute bi alderdi horiek zein PPk politika horretan. “Ez dute balio handirik Gabonetan herriko dendetan erosteko deialdiek”, gaineratu du.