Oarsoirriak aisialdi taldeak "Ideien festa" egingo du etzi
Ideien festa antolatu du Oarsoirriak familia aisialdi taldeak. Bertan, aisiaren arloan, herri mailan, zer egingo luketen galdetuko diete guraso eta haurrei. Festa 17:00etan hasiko da, Merkatuzarren, eta bi ordu iraungo ditu. Joaten direnen artean Kimutxeko materiala zozkatuko dute.