San Pedro eta Trintxerpen Korrika batzordea deitu dute astearterako
Bilera erabat irekia da, eta San Pedroko udal aretoan izango da, 19:00etatik aurrera.
Martxoaren 21ean eta 22an heldu da Korrika Oarsoaldera, eta tokian tokiko batzorde gehienak hasiak dira lanean Korrika kulturala prestatzen. Trintxerpen eta San Pedron asteartean bilduko da lehenbizikoz korrika batzordea. Bilera irekia da eta AEKk parte hartzeko deia zabaldu du. 19:00etan izango da bilera, San Pedroko udal aretoan.