Biziberritzeaz eta mugen auziaz ariko dira EH Bilduren herri batzarretan
Astelehenean Antxon da batzarra eta asteartean, Donibanen eta Trintxerpe-San Pedron
Biziberritzearen gaian egindako azken urratsak jakinarazteko zein bidean topatutako oztopoen berri emateko herri batzarrak deitu ditu EH Bilduk datorren asterako. Horrez gain, mugen auziari buruz jardungo dutela iragarri dute, hurrengo pausuen berri emateko.
Lehen batzarra Antxon egingo dute, astelehenean (Otsailak 2), 19:00etan, kultur etxean; asteartean egingo dituzte Donibaneko zein Trintxerpe-San Pedroko batzarrak, 19:00etan baita ere, Victor Hugo etxean eta alkateordetzan.