Egunez egun
GaurDANTZAErrenteria-Orereta. Claire Ducreux dantzariak Refugiada poética obra emango du, 18:00etan, Niessenen.HITZALDIAKErrenteria-Orereta. Xabier Ibarburu sendagileak medikuntza holistikoari buruz hitz egingo du. Bere esanetan, gaixoa da tratatu beh...
DANTZA
Errenteria-Orereta. Claire Ducreux dantzariak Refugiada poética obra emango du, 18:00etan, Niessenen.
HITZALDIAK
Errenteria-Orereta. Xabier Ibarburu sendagileak medikuntza holistikoari buruz hitz egingo du. Bere esanetan, gaixoa da tratatu beharrekoa, ez gaixotasuna. 19:30ean, Parrokiako lokalean.
Oiartzun. Hitza ta Pitza egitasmoaren barruan, Bizi eredu berriak, okupazioa solasaldia egingo dute Doneztebe plazan herriko gazteek. Hainbat okupazio eredu ezagutzeko aukera izango dute, zenbait gonbidaturen testigantzekin.
Oiartzun. Kirol Astearen barruan, 19:30ean eta Elorsoro kiroldegian, emakumeek kirolean duen paperaz hitz egingo dute Matxalen Ziarsolok, Ainhoa Tolosak eta Maite Maiorak.
IKUS-ENTZUNEZKOAK
Hondarribia. La haine filmaren proiekzioa, Ikusmira zine forumeko ikusleen gustuko filmeen zikloan, 22:00etan, Gazte Xaian, doan.
Bihar
MUSIKA
Errenteria-Orereta. Chirolo Odioko gitarrista ohia omenduko dute, Odio, Vomito, Escorbuto Cronico eta Basura taldeek, 20:30etik aurrera, Niessen aretoan.
Irun. M´Nawa taldearen kontzertua, 23:30ean hasita, Kabigorrin.
Pasaia. Trintxerpeko Mogambo aretoan, 21:00etatik aurrera, Guardaplata Fest 4.0, Red Veil, HybridMoon, Sin identidad, Pelax eta Cowboy’s Orchestra, Dj Nazka eta DJ zzAitona Julian. Sarrerak 5 euro.
BESTELAKOAK
Oiartzun. XV. Kalamu Eguna, Arraguako Goikoeskolan. 11:30ean hasiko dira ekitaldiak, eta bazkariaren (14:00) eta afariaren artean (22:00) hainbat tailer, mahai-inguru eta jarduera egingo dira. Informazioa sakonago oiartzun.hitza.eus-en.
Oiartzun. Abaraxka ludotekako kideek Ihoteetako dantza prestatzeko entsegua egingo dute, 11:00etatik aurrera, Soinuenean.
Errenteria-Orereta. Oarsoirriak egitasmoak Ideien festa prestatu du, 17:00etatik aurrera, Merkatuzarren.
Irun. Iñude eta Artzaien entsegua, Eraiki Dantza Taldearen egoitzan, 16:00etan.
Irun. Tresna preshistorikoen inguruko tailerra Oiasso Erromatar Museoan, 12:00etan. Hiru euroko prezioa du parte hartzeak.
HITZALDIAK
Errenteria-Orereta. Dispertsioaren Liburuxka aurkeztuko du Sarek. Iker Iraola soziologoak eta Endika Intxausti Aitzol Gogorzaren medikuak hitzaldia emango dute, 12:30ean, Urdaburu Mendizale Elkartearen lokalean.
Oiartzun. Kirol Astearen barruan, 17:30ean, udaletxean, euskal kirolez hitz egingo dute, makil borrokaz, erraketistetaz, eta pasakaz. Informazio gehiago oiartzun.hitza.info-n.
IRTEERAK
Pasaia. Antxoko Jaizkibel Mendi Taldeak Mondarrain mendira irteera antolatu du. Interesdunek gaur eman dezakete izena, elkarteak Oarso kalean duen egoitzan, 20:00etatik 22:00etara.
Etzi
IRTEERAK
Errenteria-Orereta. Urdaburu Mendizale Elkarteak, Artzaintzaren Ibilbidearen 21. etapa egingo du Uharte Arakildik Lizarrustira.
Pasaia. Mintzalagunekoek antolatuta, Udal Euskaltegiaren XXI. Kultur Astearen barruan, mendi buelta Pagoetatik.
BESTELAKOAK
Hondarribia. Brokante eta bilduma azoka, goizean zehar.
Hondarribia. Gazte Asanbladaren bilera, 18:30ean, Gazte Xaian.
Irun. Kaldereroen konpartsaren entsegua Eraiki Dantza Taldearen egoitzan, 12:00etan.
DANTZA
Irun. Mutxikoak, San Juan plazan, 12:00etan hasita.
Astelehena
DANTZA
Hondarribia. Euskal dantza tailerra egingo dute Gazte Xaian, 18:15ean.
Asteartea
BESTELAKOAK
Hondarribia. Txiki Xaia, 0-3 urteko haurentzako ludoteka. 17:30etik 18:30era.
Asteazkena
MUSIKA
Pasaia. Santa Ageda bezperako koruak, Trintxerpen, 19:00etan abiatuko dira Gudarien Enparantzatik. Donibanen ere aterako dira kantariak, 18:30ean, Meipitik.
Osteguna
BESTELAKOAK
Hondarribia. Teleskopio Morea talde feminista berriaren bilera, 19:15ean.
Irun. Odola emateko aukera, Iraso zentroan, 18:00etatik 20:30era.
