Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Ereduen arteko talka

Ohiko hezkuntza sistematik aldentzen den ikasketa eredu baten alde apustu egin nahi du Oarsoaldeko eta Behe Bidasoko gurasoek eta profesionalek osatutako talde batek; 2015-2016 ikasturtean martxan egotea da helburua.Hezkuntza sistema formalean antzeman...

Oarso Bidasoko Hitza
Oarsoaldea
2015/01/30

Ohiko hezkuntza sistematik aldentzen den ikasketa eredu baten alde apustu egin nahi du Oarsoaldeko eta Behe Bidasoko gurasoek eta profesionalek osatutako talde batek; 2015-2016 ikasturtean martxan egotea da helburua.

Hezkuntza sistema formalean antzemandako gabeziek bultzatuta beste eredu baten alde egiten dute urtero guraso ugarik. Oarsoaldean eta Behe Bidasoan tankera honetako eredurik ez dagoen arren, egoera horri aurre egin nahi dio Zapaburu Proiektua Hezkuntza Eskolan inplikatutako guraso eta profesional taldeak.

Naiara Olveira proiektuaren bultzatzaileetako bat da. Ama da, eta haren semearentzako ikastetxe egokirik aurkitzen ez zuelako ekin zion beste era bateko hezkuntzaren inguruan informatzeari. «Entzunak nituen halako proiektuak», adierazi du Olveirak, «eta Maiterekin [Ruiz] hitz egin nuen. Bien artean hasi ginen proiektuarekin, baina ez genekien nola hasi ere».

Ikastetxearen lantalde profesionaleko kide izango da Maite Ruiz: «Aurkitu genuen eskola bat Gijonen, eta jardunaldi batzuk antolatu zituzten. Oso interesgarriak ziren. Hara joan ginen eta eskola nola sortu zuten esplikatu ziguten, zein pedagogia mota erabiltzen duten… Bueltatu ginenean dena prestatzen hasi ginen». Eta dagoeneko, urtebete igaro da proiektuari ekin ziotenetik.

Gabeziak identifikatuz

Zapaburu Eskola proiektuko kideek hezkuntza sistema arruntean identifikatutako «gabeziei» aurre egitea helburu dute. Maider Ugarte profesionalak proiektuaren berri izan, eta lantaldeari batzea erabaki zuen. Haren aburuz, «alternatiba bilatu dugu, gu ibili garelako sistema konbentzionalean, akats dezente ikusi ditugulako, eta zenbait gauzekin ez gaudelako ados. Eta horren aurrean gizartea aldatu behar dela, eta hemen zerbait ezberdina egin behar genuela pentsatu genuen». Izan ere, mundu osoan zehar garatzen den hezkuntza sistema da proposatutakoa, «eta beraz, pentsatu genuen, ‘zergatik ez hona ekarri?’».

Hezkuntza sare formalean ez direla ikasleen erritmoak errespetatzen uste dute eskola librearen bultzatzaileek. Ruizen arabera, «gaur egungo sistemak ez du umea errespetatzen. Ume bakoitzak badu bere erritmoa gauzak ikasteko, eta sistemak ez du hori errespetatzen». Curriculumak garrantzia gehiegi hartzen duela uste du: «Curriculum bat dago, klaseak daude eta informazio gehiena bisualki eta ahoz transmititzen da. Gauzak horrela ez dira ikasten, gogoratuko dituzu, gero ahaztu, baina ez dituzu benetan barneratuko».

Horrez gain, emozioak eta interesak ez direla kontuan hartzen sinetsita daude. Ruizen arabera, eskola arruntean «umeek jakin-mina deskonektatua» dute: «Guk nahi duguna da, benetan ikasten dutena ikastea konexio eta zentzu batekin, eta hori gure interesei erantzun bat emanda lortzen da». Interes edo kuriositate hori elikatzea beharrezkotzat jotzen du Ruizek.

Era berean, umeek hezkuntza formalean «estresa» pairatzen dutela uste dute hiruek. «Azterketak, ebaluaketak… guretzako ez dira hain garrantzitsuak», gaineratu du profesionalak.

Jakin-minaz gain, erritmoak

Eskola batek libre izateko zer behar ote duen galdetuta, ondokoa erantzun du Ugartek: «Haur bakoitzak erabakitzea zer egin eta zer ez duen egin nahi momentu bakoitzean». Horretarako umeak bere erritmo propioari jarraitu behar diola uste du, eta horrekin «leiala» izan behar duela.

Zentzu horretan, arreta indibiduala da eskola libreak umeei eskaintzen diena, elkartekideek azaldu dutenez. Hezkuntza arruntean hori ezinezkoa dela uste dute. «Normala da irakasle batek 30 ikasle baldin badauzka» adierazi du Ruizek: «Ezinezkoa da 30 horiek beti gauza bera egitea», gaineratu du Olveirak, «denbora, modu berean, emaitza berberak lortzea, beti onak, noski. Guk nahi duguna da erritmoa benetan errespetatzea».

Ildo horretan Montessori metodoa ardatz gisa hartu nahi dute Zapaburu Eskolan. Baina baita beste pedagogia mota batzuk ere, hala nola, Rudolf Steinerrek edo Rebeca Wittek bultzatutakoak. «Badaude pedagogia anitz helburu hauek sustatzen dituztenak», esan du Ruizek. Hala eta guztiz ere, Montessorik bultzatutako eredua izango da haien oinarria, Montessori eskola bat izango ez direla ziurtatzen duten arren.

Hortaz, ikastetxean espazio ezberdinak prestatuko dituztela esplikatu dute profesionalek. «Adibidez, gauzak jartzea umeen eskura. Apal batzuk jarri, umearen tamainara moldatuak, berak hartzeko behar duen guztia helduen laguntzarik gabe. Hori da espazioa prestatzea», azaldu du Ruizek. Hala, espazio ezberdinak behar ezberdinak asetzeko prestatu behar direla uste du.

Era berean, umeak nahi dutenean atera daitezke patiora, baina azaldutakoaren arabera, «patioa belardi bat izango da, zuhaitzekin, naturarekin harremanetan egon daitezen denbora guztian».

Hori horrela, haur eta lehen hezkuntza (HH eta LH) egingo lukete umeek bertan, eta derrigorrezko bigarren hezkuntza (DBH), aldiz, eskola arruntean. Umeak urrats hori egiteko prestatzen dituztela azaldu dute, eta oinarriak ondo finkatuta egonez gero, umeak aldaketetara moldatzeko eta erabakiak hartzeko gai direla uste dute.

Hala, 2015-2016 ikasturterako ireki nahi dituzte ateak. Ikastetxea Irunen finkatuko dute, nahiz eta ez duten lekua zehaztu nahi izan. Bertan hasiko dira Ugarte eta Ruiz profesional gisa, eta gurasoen laguntza eta sostengua ezinbestekoa izango dela argi utzi dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.