Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Gero arte izan dadila, 'Luma'!

Bestela ere ez genuen irundarrok harro egoteko motibo handirik eta, 2015a hastearekin batera, are gutxiago. Euskararen mapan apenas du lekurik Irunek; lau gara euskaraz hitz batzuk lotzen saiatzen garenak, eta nahiko trakets, bertako hizkera ia erabat ...

Oarso Bidasoko Hitza
Oarsoaldea
2015/01/30
Bestela ere ez genuen irundarrok harro egoteko motibo handirik eta, 2015a hastearekin batera, are gutxiago. Euskararen mapan apenas du lekurik Irunek; lau gara euskaraz hitz batzuk lotzen saiatzen garenak, eta nahiko trakets, bertako hizkera ia erabat galduta.

Baina badira urtean bost unetxo, Irun mapa horren zentralitatean kokatzen dutenak: Luma-ren denborapasa-hiruhilabetekaria buzoian jasotzen dugun aldiro, eta Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen Txapelketa sonatua ospatzen denean, gure umore oneko hirian urtero antolatu dena azken urteotan.

Euskal Herri osoko 40 bat friki elkartzea ez baita erronka makala.

Bada, akabo Luma aldizkaria. 13 urte eta gero, eta urteak pasa ahala argitalpenen maiztasuna murrizten joan ondoren, ale gehiago ez ateratzea erabaki dute. Kolpe gogorra harpidedunontzat. Izan ere, niretzat jokaldi paregabea zen harpidetza. Bikoteari oparitu ohi nion urtebetetzerako, ez bainekien zer gehiago oparitu, eta gainera ariketa gehienak nik betetzen nituen. Komuneko aldizkari kuttunen artean beti aurkitzen zuen bere txokoa Luma aldizkariak.

Lehiarik ez zen falta harpidedunon artean, ez pentsa; zenbaki bakoitzak lehiaketa zekarren, eta gurutzegrama ondo osatzen zutenen artean zozkatzen zuten saria: landetxe batean asteburua pasatzeko aukera bi lagunentzat. Bazeuden zurrumurruak, Lumazaleon komunitate marjinal honetan, saria ez zitzaiolako inori tokatzen, duela pare bat urte lagun bati egokitu zitzaion arte. Aurten ezkonduko omen da lagun hau, pasa den astean kontatu zigunez, baina ez zuen esan Luma-ko ezeren ondorio zenik. Elizatik ezkonduko dela esan zigun, hori bai, EAEn 2014ko lehenengo hiruhilabetekoan egondako ezkontzen %93 ospakizun zibilei kontra eginez. Beste friki bat, zer nahi duzue.

Komunitate marjinala dela diot baina, datu ofizialen arabera, 500 harpidedun inguru ginen, eta zenbaki bakoitzaren 300 bat ale saltzen ziren kalean. Erkaketa tonto bat egite aldera, gogoratu UPDk manifestazio nazionala antolatu zuela Madrilen duela pare bat aste, eta 100 bat lagun agertu zirela. Zerbaitengatik esango zuen Gorka Urbizuk euskaldunok gutxizaleak ere bagarela batzuetan.

Eta, honaino iritsita, eskerrak ematea besterik ez zait falta. Diosala egin digute, haien hitzetan, baina gero arte izan dadila!
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.