Greba mugagabeari ekingo diote izotz fabrikako langileek
Astelehenetik aurrera ez da izotz ekoizpenik izango Pasaiako arrandegian. Izotz fabrikako langileek greba mugagabea egitea erabaki dute, zuzendaritza «lan hitzarmen duin» bat negoziatzera eser dadin lortu arte.Aste honetan bi greba egun egin dituzte ...
Aste honetan bi greba egun egin dituzte helburu horrekin, astelehenean eta herenegun. Bi egunetan elkarretaratzeak egin dituzte kofradiaren aurrean langileek —berau da izotz fabrikako langileen arduraduna—. «Zoritxarrez», baina, zuzendaritzaren aldetik inolako erantzunik jaso ez dutela eta, greba mugagabea egitea beste biderik ez dutela adierazi dute langileek.
2012az geroztik ez dute hitzarmena berritu izotz fabrikan, eta orain arteko elkarrizketa saiakera guztietan porrot egin dutelako grebara doaz langileak. Urteko soldata igoera eskatzen dute, eta lortuko den hitzarmena etorkizun batean ere aplikatuko dela bermatzea.
Astelehenetik egunero egingo dituzte elkarretaratzeak kofradiaren parean, 10:00etan.
