Nabarmen hazi da 2014an Xorrolaren erabiltzaileen kopurua
Oiartzun barruko autobus zerbitzuak 72.488 erabiltzaile izan zituen iaz
Markak hausten ari da Xorrola, Oiartzun barruko autobus zerbitzu publikoa. Iaz, 2013arekin aldertuz, %11,3 hazi zen autobusaren erabiltzaileen kopurua, 72.488ra iritsiz; 2013an 65.078 izan ziren. Udala pozik dago datuokin, “Xorrola erabat onartua izateaz gain, herri barruko mugikortasunerako garraio publikoa sendotzen ari da”.
Erabiltzaile gehienek Mugi-Lurraldebus txartelak erabili dituzte garraio zerbitzuan joateko. Hain zuzen, udalak ontzat eman dui hori, bere helburuen artean dagoelako txartel horien erabilera sustatzea, “Xorrola merkeagoa da txartelekin ordainduta, ohiko txartela erosita baino”.
Atzerago joz, 2013an, 2012an baino 9.000 erabiltzaile izan zituen Xorrolak.