Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Sormenari leiho, Pasaiatik mundura

zPasai Donibanen zabalik dago 2009az geroztik Idazlearen Etxea. Hizkuntza gutxituetan lan egiten duten idazleen zerbitzura jarritako udal ekipamendua da Hugoenea, Euskal Idazleen Elkarteak kudeatuta.Beste bost urterako berritu dute hitzarmena Pasaiako ...

Oarso Bidasoko Hitza
Pasaia
2015/01/30

zPasai Donibanen zabalik dago 2009az geroztik Idazlearen Etxea. Hizkuntza gutxituetan lan egiten duten idazleen zerbitzura jarritako udal ekipamendua da Hugoenea, Euskal Idazleen Elkarteak kudeatuta.

Beste bost urterako berritu dute hitzarmena Pasaiako Udalak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) orain gutxi. Horrenbestez, eremu urriko hizkuntzetan ari diren idazleek Pasai Donibaneko Hugoenean aterpe hartzen jarraitzeko aukera izango dute.

2009ko apirilaren 2az geroztik dago zabalik Pasaian Idazleen Etxea. Udalarena da eraikina, eta berak egiten du mantenua, idazleek behar duten ekipamendua beren esku jarriz. Kudeaketa, berriz, EIEk egiten du.

Zabaldu zenetik 40tik gora idazle pasatu dira Hugoeneatik. EIEko iturriek zehaztu dutenez, batez ere, euskaraz, katalanez eta galizieraz idazten duten idazleak izan dira Donibanen, baina baita urrutiagoko idazleak ere, georgiarrez eta kurdueraz idazten dutenak kasu. Iaz, esaterako, Anna Kordzaiak idazle georgiarra izan zen Hugoenean lanean, eta gerora Pasaiari eta Euskal Herriari buruzko artikulu bat idatzi du Georgiako bidaia aldizkari batean.

Pasaia ezagutarazi

Hugoenean ostatu hartzen duten idazleek hainbat baldintza bete behar dituzte, tartean, egiten duten lanean espresuki aipatzea Pasaian idatzitakoa dela. Modu horretara helburu bikoitzari erantzuten dio proiektuak. Batetik, «hizkuntza gutxituen hedapenean aletxoa» jartzen du, eta bestetik, «Pasaia munduan zehar ezagutarazteko beste bide bat» jorratzen du.

Bi helburu horiei erantzun nahi izan die Pasaiako Udalak hasieratik, eta zentzu horretan Hugoenearen bilakaeraren balorazio oso ona egin du: «Hona etorri diren eta etorriko diren idazleak, euren herrialdeetara itzultzen direnean, Pasaiaren berri emango dute. Hori da lehen abantaila. Hugoenean egiten aritu diren lana argitaratzen dutenean ere Pasaiaren aipamena agertuko da publikazioan. Eta batez ere, elkartasuna, munduan gurea bezalako hizkuntza gutxituak laguntzea baliotsua dela deritzogu».

EIEk ere begi onez ikusi du bilakaera: «Balorazio orokorra ona da. Bertan izandako idazleak pozik agertu dira beti, eta euren lanen emaitzak ere baditugu: liburuak, artikuluak eta abar». Beste ikuspegi batetik ere baliotsua iruditzen zaie idazleen ekarpena, bertan egon diren idazleek Pasaia sormenarekin lotzen dutelako.

Baina EIEren iritziz, hutsuneak ere, egon badaude, «batez ere baliabideei dagokionez». Munduan zehar dauden idazleen etxeetan, bekak eskaintzen direla diote, lanaren truke idazleak diru bat jasotzen duela, eta Hugoenean gaur gaurkoz horrelakorik ez dela eman aipatu dute.

Erronka berriak

Aurrera begira EIEk idazleen parte hartzea anitzagoa izan dadin lortu nahi du, eta horretarako Europan zehar dituzten harremanetan sakontzeko asmoa dutela agertu dute.

Elkarlan gehiago ere lortu nahiko lituzketela esan dute, eta laguntza handiagoak, bekak eskaini eta idazleen lanak behar bezala erakutsi ahal izateko.

Azkenik, elkar ezagutza bultzatu nahi dutela esan dute, «etorriko diren idazleei bertako kultura egitasmoren batean parte hartzeko aukera eskainiz».

Bat dator horretan udala, eta datozen bost urteetan «idazleen eta herritarren arteko interakzioa sustatzea interesgarria» litzatekeela dio. Bitartean, beraz, Donibanen sormenarentzako leihoak zabalik jarraituko du.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.