Uholde arrisku plana abian jarri dute Oiartzunen
Igandeko Zuhaitz Eguna bertan behera utzi du udalak
Oiartzungo Udalak herritarrei gomendatu die planak egiterako orduan “buruarekin jokatzeko”. Izan ere alerta egoeran dagon Euskal Herriko zati handi bat, kostaldea batik bat, eta Oiartzungo Udalaren deiaren arrazoia hori da. Azken orduko berria da udalak uholde arrisku plana aktibatu duela.
Izan ere, atzotik gaurko gauean haizeteek zuhaitz batzuren erorketa eragin dute herrian, “horrelako gehiago egon daitezkeela aurreikusi daiteke”.
Zuhaitz Eguna, bertan behera
Alerta egoeragatik, Oiartzungo Udalak erabaki du igandean Miaketa eremuan egitekoa zen zuhaitz landaketa, Zuhaitz Egunaren barrukoa, bertan behera uztea.