Otxen izena eman daitekeela oroitarazi du Oiartzungo Udalak
Oarsoaldeko Txirrindularitza Eskolan formazio integrala ematea dute helburu
12-16 adin tarteko gazteei txirrindularitza formazio osoa eman nahi die Oarsoaldeko Txirrindularitza Eskolak (Otxe). Pistan, errepidean, BMXen edo BTTn trebatzeko eskolak antolatu dituzte otsailetik hasita, ekainera arte. Egitasmo pilotua da, Euskal Herrian lehen aldiz egiten da.
Horren harira, Oiartzungo Udalak oroitarazi du Elorsoro kiroldegian dagoela aukera izena emateko Otxeren ikastaroetan. Otsailean, esaterako, teknika eta mekanika saioak egingo dituzte. Matrikula 50 eurokoa da.
Formazioaren arduradun txirrindularitzaren arlo horietan eskarmentu handia duten pertsonak dira.