Baratza Parkeko erabiltzaileek erreminta berriak erosteko aukera izango dute %35eko beherapenarekin

Baratza parkea
Zortzi baratza libre gelditu dira Lezoko Baratza Parkean. Herritarrek eskaera orria bete dezaketela gogorarazi du Ingurumen sailak baratza horietako bat izateko.
Bestalde, Baratza Parkeko erabiltzaileek erreminta berriak erosteko %35eko beherapena eskura dezaketela jakinarazi du udalak: “Baratza Parke sareak Bellota enpresarekin duen hitzarmenari esker lortuko dute erabiltzaileek beherapena”. Erreminta katalogoa udalekowebgunean kontsulta daiteke eta eskaerak hilaren 28a baino lehen egin behar dituzte interesdunek
andrew[abildua]ekogunea.net