'Euskara elkartera' egitasmoaren fase berria hasi dute
Oiartzungo elkarteek udalarekin eta Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearekin Euskara elkartera hitzarmena berritu dute, eta fase berri bati ekin diote. Hogei bat elkartek egin dute bat. Egitasmoko kide diren hiru aldeen ustez, euskararen erabilera indartzeko zeregina badago, nahiz eta egitasmoa duela bederatzi urte jarri zuten martxan.
- Emandako pausoetan atzera ez egitea.
- Hutsuneak dauden puntuetan aurrera egiten saiatzea. Ttur-tturreko suspertzailearekin adostuko dituzte eman beharreko pausoak.
- Euskara elkartera egitasmoak antolatutako ekitaldietan parte hartzea.
- Beharra dutenean, Ttur-tturren laguntza baliatzea.
- Aldeguna Elkartea, Arraztalo Elkartea, Artaso Elkartea, Bizardia Elkartea, Girizia Mendizale Elkartea, Girizia Pilota Elkartea, Harribeltza Elkartea, Ibargain Elkartea, Ibargain Musika Eskola, Iturriberri Elkartea, Killirikupe Elkartea, Margosoro Akademia, Oarsoaldea Igeriketa Elkartea, Oiarpe Pilota Elkartea, Oiartzun Irratia, Oiartzun Kirol Elkartea (OKE), Oiartzungo Bertso Eskola, Oiartzungo Emakume Elkartea (HELTA), Soinuenea Fundazioa, eta Txost Pilota Elkartea.

