Mara-mara aritu da badiaren inguruan
Haur eta guraso asko eskolara bidean edota handik bueltan topatu dituzte lehen elur malutak
09:00etarako minutu gutxi falta zirenean hasi du elurra Pasaian inguruan, eta berehala zuritu. Oraingoz ez dago arazorik errepideetan eta Pasaian, zehazki dena prest dute etzitik, arazorik suertatuko balira horiei ahalik eta era eraginkorrenean ekiteko. Barrutiz barruti gatza zakuak banatu ditu udalak, Garbitxokoetan zein bestelako udal lokaletan. Dirudienez, baina, ez da haien beharrik izango, pixkanaka urtzen ari baita bazterretan pilatutako elurra.

