Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Arasoko kotxetegiak martxan jartzeko eskatu du PSE-EEk, Gaztañokoen eremua libratzeko

Eusko Jaurlaritzak Irungo Arasoko kotxetegiak eta Errenteria-Orereta "ahaztuta" dituela salatu dute sozialistek

Oarso Bidasoko Hitza
Errenteria-Orereta
2015/02/09
Mikel Diez eta Jose Angel Rodriguez

Mikel Diez eta Jose Angel Rodriguez

PSE-EEk Irungo Arasoko kotxetegiak lanean hastea eskatu du, eta bide batez, Errenteria-Oreretako Gaztañokoak itxi eta eremu hori libratzea. Errenteria-Oreretako Herriko Etxean egindako agerraldian, Mikel Diez Gipuzkoako PSE-EEren garraio arduraduna eta Jose Angel Rodriguez alkategaia izan dira. Diezek gogorarazi duenez, Arasoko kotxetegiak 2013an martxan jartzeko asmoa zegoen. “Orduan PSE-EE zegoen Eusko Jaurlaritzan, eta Topo linea berritu genuen. Guztira, 30 milioi euro inbertitu ziren”, esan du Diezek. Katenaria esleitzea bakarrik falta dela esan du, eta martxan jartzeko prest dagoela: “Urkulluren gobernua arduragabekeriaz jokatzen ari da. Beti ari dira beste gobernuei buruz hitz egiten, baina bere ‘Castelloko aireportu txikia’ du Irunen”. Diezen ustez, “Gipuzkoa galtzaile ateratzen da Bizkaiarekin alderatuta”. Horrela, trenen mantenu lanak Lebarioko (Abadiño, Bizkaia) kotxetegietan egiten direla azaldu du. “Haiek garai berean eraiki ziren, eta grafittiak garbitzera eta beste hainbat lan egitera hara eramaten dituzte”, zehaztu du. “Horrek eragina du Irun, Errenteria-Oreretan eta inguruko herrietan. Arasoko kotxetegiak 50 langileri lana emateko eraiki ziren, eta ez da horrelakorik egin”, salatu du. Gaineratu duenez, Errenteria-Orereta Gaztañoko kotxetegietako jarduera uztea eremuaren birgaitzearentzako lehenengo urratsa izango litzateke. “Errenteria-Oreretako kotxetegiak 3.000 metro koadro ditu, eta lau bide. Arasokoa sei aldiz handiagoa da”, esan du Diezek. “Errenterian inberti dezatela”
Errenteria-Oreretako kotxetegiek 3.000 metro koadro okupatzen dituzte

Errenteria-Oreretako kotxetegiek 3.000 metro koadro okupatzen dituzte

Rodriguezek, bere aldetik, eremu berdea eta Gaztaño auzoko sartu-irtenentzako errepidea eskatu du orain kotxetegiak dauden tokian. Gainera, Topo geltokia hobetzea eta trenbide pasagunea ezabatzea eskatu du: “Iazko martxoaren 25eko plenoan aho batez onartu zen guk aurkeztutako mozioa, eta ez zen arazorik egon”. Horregatik, Eusko Jaurlaritzari eskatu dio eremua libra dezan, eta “ahaztuta duen Errenterian” inberti dezan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.