Eskualdeko kanporaketa, Oreretara
Asierrek eta Imanolek irabazi zuten Korrika Mus Txapelketaren eskualdeko kanporaketa; Ina eta Ekain pasaitarren kontra jokatu zuten finala
Oarsoaldeko Korrika Mus Txapelketaren kanporaketa jokatu zuten lehengo larunbatean Pasai Antxoko Kamio tabernan, eta Asier eta Imanol oreretarrek irabazi zuten. Ina eta Ekain pasaitarrak eduki zituzten finalean kontrario, baina sanjuandarrak txapeldunorde izatearekin konformatu behar. Rastrilloa-ren irabazleak, aldiz, etxekoak, Patxi eta Joseba antxotarrak.
Finala, hilaren 28an jokatuko dute Asierrek eta Imanolek, Astigarragan.
