Donibane Eskubaloiak ederki izerditutako berdinketa lortu du
27na berdindu dute arrosek Urolaren kontrako partidan
Kostata, baina sailkapenaren buruan jarraitzen du Donibane Eskubaloiak. 27na golekin berdindu zuten lehengo larunbateko partida, Zumarragako Urola taldearen kontra. Ederki izerditutako puntuari esker, lidergoari eutsi diote sanjuandarrek, distantziak murrizten bada ere. Partidaren lehen zatian egindako akatsak garesti ordaindu zituzten arrosek; defentsan sendo kokatzen ez zuten asmatu, ez eta gol jaurtiketetan ere, eta kontrarioek ederki baliatu zituzten akatsak markagailuan aldentzeko. Berdinketa partida bukatzear zela Donibaneko jokalariek egin zituzten erasoaldi eraginkorrei esker lortu zuten.
Hona parte hartu zuten jokalariak eta sartutako gol kopurua: Jon Gajate (9), Haritz Perez (7), Jose Gonzalez (3), Emilio Idoipe (2), Iñaki Gonzalez (2), Jon Ciganda (2), Luis Aguirresarobe (1), Ibai Borges (1), Iñigo Nogues, Javi Fernandez, Aritz Frias, Iñigo Yagüe eta Kamel Abdi.
