
Gazte asanbladaren desfilea, Antxon
Urtero bezala gazte asanbladak plazaratu du inauterietako gaia Pasai Antxon. Aurtengoak kolore bat izango du protagonista: gorria. Antxotarrek larunbatean erakutsiko dituzte mozorroak, aurretik tabernek ere beren proposamenak erakutsiko dituzten arren. Larunbaterako antolatu dituzte jarduera guztiak. Jai batzordeak herri bazkaria antolatu du; helduek 10 euroan eros ditzakete bazkarirako txartelak eta 5 euroan haurrek. Mimos tea Kamio tabernetan daude eskuragarri.
Gazte asanbladak antolatutako afarirako txartelak, aldiz, Izadi, Mimos eta Kamio tabernetan eros daitezke, baina bihar (hilak 11) erretiratuko dituzte, beraz, animatu nahi duen orok ez dezala azken unerako utzi.
Egitaraua:
12:00: erraldoi eta buruhandiak eta jarraian, mozorro desfilea zumardia.
14:00: herri bazkaria Azokan, ondoren musikak girotuta.
17:00: txokolate jatea, Azokan bertan.
18:30: poteo girotua.
21:00: afaria.