
Ludotekako haurrak, Txikikaiara egindako irteeran.
Trintxerpe-San Pedro, Donibane eta Antxoko ludotekek izen-emate epea zabaldu dute. Zerbitzua 4-12 urte arteko haurrei zuzendua dago. Udalaren Gazteria eta Kirola Departamentuaren menpe dago eta Kantauri Ludiko Elkarteak kudeatzen du.
Ludoteketan haurrek topaketarako eta jolaserako lekua dute; eta gizarteratze prozesuan lagungarri izateaz gain, eskolatik kanpora euskaraz aritzeko aukera ere ematen die bestela ikastetxetik kanpo gazteleraz aritu ohi diren haurrei.
Hiru ludoteka daude Pasaian, eta hirurak ekainera arte izango dituzte ateak zabalik, astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 19:30era.
Otsailetik ekainerako bigarren zati honetarako inskripzio-epea 27an bukatuko da. Ikasturte erdi honetarako 28,10 euroko kuota ezarri dute. Kuota izena emateko unean ordaindu behar da.
Instalazioak ezagutu nahi dituztenek ludoteketan hitzordua eskatu besterik ez dute.
[box]
Ludotekak
Trintxerpe-San Pedroko ludoteka: Espinosa de los Monteros plazan; Tel.: 943 392 510.
Donibaneko ludoteka:, J.J. Otaegi plaza; Tel.: 943 517 290.
Antxoko ludoteka, Azoka eraikina; Tel.: 943 510 645.
[/box]