Betaurrekoak, autoko giltzak, kanikak... galdutako askotariko objektuak dituzte une hauetan udaltzainek bulegoan.

Udaltzaingoaren autoa
Jabe zain dira une honetan 21 objektu Lezoko Udaltzaingoaren bulegoan. Udalaren
webgunean berritzen dute aurkitutakoen zerrenda, eta une honetan denetarik dute bertan, autoko giltza, betaurrekoak, kanikaz betetako poltsa,diru zorroa, eskuko telefonoa eta audifonoa ere bada galdutakoen artean.
Objektu horien jabeek Udaltzaingoaren bulegora joan beharko dute jasotzera 14:00ak baino lehen.
Bestalde, galdutako objekturen bat aurkitzen duten herritarrei Udaltzaingoaren bulegora eramateko eskatu du udalak.