Piratak Albaolan bildu zirenekoa, II. Irrigintza jaian
Inauterietako astelehenean eta asteartean haurrek eskolarik ez dutela baliatuta, Albaolak etxeko txikienentzako mozorro lehiaketa antolatu du. Honenbestez, hilaren 16an eta 17an Faktoria mozorroturik bisitatzen duten haurrei, argazkiak egingo dizkiete bertan, gerora epaimahai batek erabaki dezan zein den irabazlea.
Antolatzaileek jakinaraz dutenez, kontuan hartuko dute mozorroaren kalitatea eta originaltasuna. Irabazleak posta elektronikoz jasoko du jakinarazpena. Zozketa hilaren 18an egingo da, eta irabazlea sare sozialen bidez jakinaraziko dute. Opari gisa Pirritxek eta Porrotxek sinatutako produktu sorta jasoko du haur irabazleak.
Parte hartu nahi duten haurrek heldu batek lagunduta joan behar dute Faktoriara, aipatutako bi egunetan, 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara. Haurrek doan izango dute sarrera, eta helduek, berriz, prezio erdian (3,5 euro).
Albaola bisitatzen duten haurrek eta helduek faktoriak dinamizatutako bisita batez gozatzeko aukera izango dute, eta modu entretenigarrian orain dela bost mende euskal bale-arrantzaleak nola bizi ziren eta nola bidaiatzen zuten azalduko diete. Bisitan, XVI. mendeko
San Juan baleontziaren erreplikaren eraikuntza zuzenean ikusteko aukera izango da.