Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Egin aurretik, arrakasta lortu du Lezo-Jaizkibel mendi lasterketak

Hilaren 22an egingo dute, parte hartzaileen toki guztiak beteta

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2015/02/13
Atzo aurkeztu zuten hilaren 22ko proba

Atzo aurkeztu zuten hilaren 22ko proba

48 ordutan agortu ziren, urte hasieran, Lezo-Jaizkibel mendi lasterketaren 350 plazak. Iazko arrakasta —antolakuntza eta kirol arlokoa— berretsi egin da aurten, beraz, proba hasi aurretik. Hilaren 22an egingo dute 14 kilometroko —1.200 metroko desnibela— mendi lehia bigarrenez, goi mailako partaideekin gainera: iazko podiumetako kirolariak bertan egongo dira, baita, besteak beste, Maite Maiora goi mailako mendi lasterkaria ere. 10:00etan hasiko da hilaren 22ko proba, Gurutze Santuaren plazatik. Berritasunetako bat da herrian zeharreko bidea, bai Jaizkibelera ateratzerakoan zein herrigunera iristerakoan, aldatu dutela Lezotarrak Lasterkari Taldeko antolatzaileek, «kirolarientzat erosoago izan dadin, eta herrian eragozpen gutxiago sor daitezen». Allerru muinoraino igo —suebaki ikusgarritik, 350 metroko gorabeherakoa—, eta herrira buelta; hori da bidea. «Herrian bakarrik ez, bidean zehar ere ikusleak egon daitezela nahiko genuke», esan dute antolatzaileek. Atzo egin zuten probaren aurkezpena. Egunak emango duenaren ilusioz daude antolatzaileak, iazko babesa lortu dutelako —herriko komertzio, udal, nahiz 100 bat boluntarioena—, eta kanpoan ere aitortu dietelako egindako lana, aurtengo izen ematearekin adibidez, edo Kirolprobak sariarekin bestetik. Sariak lehen hiru gizon eta emakumeei emango dizkiete, sexu bakoitzeko lehen lezoarrei bezala. Allerru bidean dagoen suebakia azkarren egiten dutenek ere garaikurra izango dute, emakume nahiz gizon. Eta beste sari bat emango dute: Maddi Fernandez bodyboarder lezoar gaztea omenduko dute eguerdian plazan. Plazan, gainera, otorduaz gozatzeko aukera izango dute lezoarrek eta 350 parte hartzaileek. Proba nagusirako izena eman dutenen artean, gehienak Oarso Bidasokoak dira: 350etik, 233. Gehienak, hondarribiarrak (59) eta errenteriarrak (58). Lezoarrak 38 dira orotara. Kalu eta Markel Markel Merino 5 urteko lezoarra da. Gaixo dago, garun paralisia du, eta errehabilitazio iraunkorra behar du. Therasuit metodoaz egin dezake aurrera, baina oso garestia da. Horrela, Markelen aldekoa izango da aurtengo haurren lasterketa (10:15ean da; izen emateak 09:30etik). Markelen Irria iniziatibarentzat izango da izen ematean lortutako dirua, baita proba nagusiko partaide bakoitzeko euro bat ere. Eta hori bakarrik ez. Arkaitz Kalu Erice lezoarrak «erokeria» egingo du, Josu Andueza eta Iban Angulo lezoarrekin batera: Markelen alde 100 kilometroko lasterketa egingo dute, Bidasoa eta Oarsoaldetik, hilaren 21eko 19:00etan hasita. Lezo-Jaizkibelekin bat egingo dute 22an. Gainera, hilaren 28an, haur lezoarraren aldeko jaia egingo dute, arratsaldez, Lezon.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.