
Guraso, ikasle eta irakasleek pilotalekuko harmailak bete dituzte
Eguerdian egin dute Elizalde Herri Eskolako DBHko ikasleek ikuskizuna Madalensoro kiroldegian. Gurasoak, irakasleak eta ikasleak bertan izan dira harmailak betetzen, eta koreografia ikusgarriekin era guztietako mozorroek dantza egin dute. Festa handia izan da herriko pilotalekuan.