Haurtzaro Ikastolak desfile koloretsua egin du herritik; LOMCEren kontrako txertoak jarri dituzte hainbat medikuk
Bakeroak, zaldi eta guzti, Oiartzunen
Bakeroak, kirol animatzaileak, martzianoak, erleak, punkiak… Denetik ikusi ahal izan da gaur goizean Oiartzungo kaleetan, Haurtzaro Ikastolako ikasleen Inauterietako desfilean. Koloreak ez ziren falta, beraz. Gainera, LOMCEren kontrako botika sartu dute herritar askok, mediku batzuen anbulatorio ibiltariari esker. Txertoak barra-barra banatu dituzte. Ondokoak desfileko hainbat irudi dira.
Elizalde Herri Ikastetxeko DBHko kideek 12:30ean hasiko dute Madalensoroko ikuskizuna. Argazkiak arratsaldean jarriko ditu Hitza-k webgunean.