Lasako aparkalekuak libre behar du asteazken goizerako
Inauteriak ospatuko dituzte Trintxerpen asteburuan; Lasan feriak kokatuko dituzte
Ohi bezala, astebete beranduago ospatuko dituzte Trintxerpen inauteriak, ostiralean hasi eta igandea bitartean. Hori dela eta, udaltzaingoak jakinarazi du Lasakoa aparkaleku asteazkenerako libratu behar dutela, zehazki 08:00etarako. Ohi bezala karruselak jarriko dituzte bertan. Era berean, aparkaleku plazak dezente murriztuzko dituztela eta, bisitariei garraio publikoa erabiltzeko eskatu diete.
Egitaraua:
Hilak 20, ostirala:
- 11:00 Konpartsaren irteera Karmengo Ama ikastetxetik.
- 17:30 Erraldoiak eta buruhandiak.
- 18:00 Haurrentzako jolasak Euskadi etorbidean, Boveda Gazte Elkartearen eskutik.
- 21:00 Konpartsen aurkezpena frontoian, Momo Jainkoek zuzenduta.
- 12:00 Haurrentzako disko-festa Azkueneko biribilgunean.
- 16:00 Konpartsen eta karrozen desfilea. Parte-hartzaileak: Lagun Artea, Alegria de Alza, Santa Barbara, Gurea, Trumoiak, Thamessis, Boveda, Eureka, Apyma Telleri, Furius, Kaos, Alaia, Fama, Txasiss, Aitor Ikastola, Txingor, Odissey, Toxic, Intxaur Txiki, Show Time, Betiko Zuhaitz, Mi nuevo Potosí.
- 21:30 Inauterietako haurren eta gazteen afaria Karmengo Ama ikastetxearen gimnasioan (afariaren prezioa: 8€; sarrerak salgai EKAITZAn 2015eko otsailaren 16tik aurrera).
- 00:00 DJa Azkueneko biribilgunean, Xapi, Azkuene, Doble M eta Eguzki tabernek antolatuta.
- 16:30 Konpartsen eta karrozen desfilea. Parte-hartzaileak: Boveda, Fama, Thamessis, Txasiss, Show Time, MysticC, Salai. Ibilbidea Carbonesetik hasiko da, feriak dauden tokitik igaroko da Euskadi etorbidera, eta Azkuenen bukatuko da.
- 19:00 Errenteriako Amulleta danborraren kofradia Alkateordetzatik.
- 20:00 Bakailao-ehorzketa, Azkuenetik portura; eta han pantalanera botako dute.
