Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren barruko hitzaldia egingo dute hilaren 19an (osteguna)
Familia bat, baratzean lanean
Hilaren 19an (osteguna), 18:30ean eta udaletxeko areto angusian, Elikadura burujabetza eta eredu sozial berria goiburuarekin mahai-ingurua egingo da, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren testuingurua oinarri. Hainbat eragilek gai horrekin dituzte esperientziak azalduko dituzte.
Eragile horiek ondokoak dira: Errigora, Ekolapiko, Basherri sarea eta Arraztako elkartea. Mahai-inguru irekia da, hortaz, herritar oro joan daiteke bertara.