
Añarbeko urtegitik jasotzen dute ura oiartzuarrek
Ura eta estolderiaren udal zergaren urteko lehen zatia ordaintzeko epea zabalik dagoela jakinarazi du Oiartzungo Udalak. Bi hilabeteko epea izango dute oiartzuarrek ordainketa hori egiteko, apirilaren 15era arte.
Ordainketa helbideratura dutenei, martxoaren 16an pasatuko diete banketxetik kargua.