Atez atekoaren kostua ezagututa, pasaitarrei nahita zabaldutako gezurren inguruko argibideak emateko momentua dela iritzi dio Xabier Pombok.
Lehengo asteazkenean bildu zen zerbitzuetako batzordea, eta han atez atekoaren inguruko datu ekonomiken txostena aurkeztu zuten. Ezker Anitzak esan duenez, datu teknikoetan oinarritutako txostenak argi erakusten du hainbatek gezurrak nahita zabaldu dituztela, besteak beste frogatuta geratu delako atez atekoa lehen indarrean zegoen sistema baino garestiagoa dela. Ezker Anitzaren arabera, atez atekoa 10.200 euro inguru merkeagoa da. “Defenda daiteke aldea ez dela esanguratsua, baina inolaz ere ez gezurra esan garestiagoa dela esanez”, adierazi du taldeko bozeramaile Xabier Pombok.
Datu ekonomikoen txostena
udalaren webgunean kontsulta daiteke osorik.