Kantujirak saioa egingo du bihar
Sasoiko seigarren kantujira izango da biharkoa
Kantujirak saioa egingo du bihar, eta doinuz beteko ditu Lezoko kaleak. Ohi bezala Euskal Herriko txoko guztietan abestutako kantak abestuko dituzte 12:00etan Aiton Bordatik abiatuta. Kaialde eta Kale Nagusian geldialdiak eginda, Gurutze Santuaren plazan amaituko du kantujirak saioa. Antolatzaileek lezoar guztiak deitu dituzte ekimenarekin bat egitera. Horretarako abestien kopiak aiton Bordan, Aizpean eta musika eksolan eskuratu daitezke.