Sutargi abesbatza
Tomas Garbizu Musika Eskolako Sutargi abesbatza Zaragozan (Espainia) izango da hilaren 28an Portugal Santa Isabel Elizan. 18:00etan izango da kontzertua.
Orain 20 urte sortu zuen herritar talde batek Sutargi abesbatza. Abesbatzaren helburua kantuekin gozatu eta herrian antolatzen diren ekimenetan parte hartzea dela esan dute arduradunek. Ibilbideari dagokionean, sortu zen urtean bertan Errenteria-Oreretan antolatzen den Eguberri Kanta Lehiaketan lehen saria lortu zuen Sutargik. Horrekin batera, Lesoinun eta Musikasten parte hartu du Lezoko abesbatzak eta aurten, Kutxa Fundazioarekin kontzertuak ematen ari da Gipuzkoako hainbat herritan.