Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Ezin denean, ezin da

Oiartzun KEren Hirugarren Mailako taldeak 0-2 galdu du etxean, eta salbaziorako aukerak zeharo murriztu zaizkio

Urko Etxebeste Petrirena
Oiartzun
2015/02/24
Oiartzun-Arenas partidaren une bat

Oiartzun-Arenas partidaren une bat

Ezin denean, ezin da. Horrela laburbildu daiteke larunbateko Oiartzun KEren Hirugarren Mailako partida. Ezin. 0-2 galdu zuen garbi nagusi izan zen Arenasen kontra. Baina lau aldagai dira kontuan hartzekoak partida ulertzeko: lehena hori, kanpoko taldea oso ona zela; bigarrena, oiartzuarrek min hartutako jokalari asko dituztela; hirugarrena, zelai lokaztua —bi taldeentzat zen txarra zelaiaren egoera, baina Oiartzuni komeni zaio, bere jokoagatik, hobeto egotea—; eta laugarrena, sasoian maiz gertatu moduan, epailearen zalantzazko lana. Izan ere, Arenasek 0-1ekoa (37. minutuan) arbitroak bakarrik garbi ikusi zuen penalti bati esker sartu zuen. Eta erabaki txiki asko, gehienak oiartzuarren ustez haien kontrakoak, hartu zituen etxekoen jokoa baldintzatuz. Oiartzun larri badabil, kontrako haizearekin, okerrago. 0-2ekoa partidaren hondarrean sartu zuten kanpokoek. Emaitza horren ondoren, Bermeon lortutako 1-2ekoak balioa galdu du. Are gehiago, jardunaldi bat gehiago pasatu da, eta Hirugarren Mailako sailkapenaren beheko muturrean jarraitzen du oraindik, nabarmen, Oiartzunek, 13 punturekin —2 partida irabazi dituzte soilik sasoian—. Hurrengo partida Santurtziren etxean dute oiartzuarrek, igande goizean. Irabazi edo irabazi, horiek bi aukerak. Galduz gero, eta matematikek itxaropenaren leihoa zabalik uzteko aukera emango badute ere, akabo. Agur, ia-ia ziur, Hirugarren Mailari. Aurreko kronika batean Hitza-k esan zuen Oiartzunek behar duen botika garaipenak direla. Ez zen sekulako burutazioa izan hori. Logikoa izan zen arras, edonork esateko modukoa. Botika hori egiten duen fabrikara bidaia antolatu beharko dute taldearen agintariek aste honetan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.