Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Pasaiak badu aurrekontua

EH Bildu eta Ezker Anitzaren arteko akordioari, osoko zuzenketa banarekin erantzun diote, PSE-EEk, EAJk eta PPk; alkatearen kalitatezko botoarekin atera ditu aurrekontuak aurrera udal gobernu taldeak; Proisa ordenazioan txertatzeko mozioa aho batez onartu dute.

olatz mitxelena
Pasaia
2015/02/25
“Udalerriaren beharrak ez erantzun izana” argudiatu du PSE-EEk aurrekontu proposamena ez babesteko; EAJk “berandu iristea, baina batez ere orekatua eta zorrotza ez izatea” argudiatu du, eta PPk, aldiz, “ekonomia eta enplegua berpizteko politiketan hutsunea”. Horiexek oposizioko alderdiek udal gobernu taldeak atzoko plenoan defendatutako aurrekontu proposamena ez babesteko erabilitako argudio nagusiak. Osoko zuzenketa aurkeztu zuten oposizioko hiru taldeek (EAJk, PSE-EEk eta PPk). Pasaiako Ezkerreko zinegotzi Xabier Pombok, aldiz, akordioa ahalbidetu du, eta udal gobernu taldeak bere taldearen ekarpenak bere egin dituenez, horiek erretiratu eta aurrekontua aurrera atera zezan ahalbidetu du. Honenbestez, beste urtebetez, alkatearen kalitatezko botoarekin atera ditu aurrera aurrekontuak udal gobernu taldeak. PPren “euskofobia” Zuzenketa partzialak eztabaidatzeko orduan, PPk aurrekontuetan enplegua sustatzeko 200.000 euroko partida berria txertatzea proposatu zuen, eta partida berrirako dirua, Euskara sustatzeko programetatik kentzea defendatu zuen, “bideratzen den dirua gehiegizkoa” dela iritzita. Sendo erantzun zion Jose Luis Sanzek PPren bozeramaileari: “ulertuko nuke zuren proposamena Pinto edo Valdemoron egotekotan, baina Pasaian bizi gara eta pasaitarrek Euskara Plana nolakoa behar duen erabakia dute”, esan zion, eta bere jarrera “euskofobia” antzeko bat egotzi zion. PPko bi zinegotziak bakarrik geratu ziren bere zuzenketaren defentsan; PSE-EE abstenitu egin zen, eta kontra bozkatu zuten gainontzeko guztiek (Pasaiako ezkerra, EAJ, EH Bildu). Udal plantilla eta RPTA Aurtengo udal plantilla eta RPTA zegoen ere atzo erabakitzeko zituztenen artean, eta horiek aurrera egin zezaten ere, alkatearen kalitatezko botoa behar izan zuen udal gobernu taldeak. Proposamenaren kontra egin zuten PPk, PSE-EEk eta EAJk, eta Pasaiako Ezkerra abstenitu egin zen. Mozioak Proisaren aldeko plataformak defendatu zuen mozioa, berriz, aho batez onartu zuten atzo. Eraikina ordenazioan sar dezaten defendatu zuten Proisaren aldekoek, eta horretarako behar den dirua aurreikusi dezaten eskatu. Atzo, talde guztien babesa lortu zuten, baina EH Bilduk “batzuen aldeko jarreraren zintzotasuna” ezbaian jarri zuen, aldeko botoa eman arren Proisari bultzada emateko behar diren diru partidak lortzeko orduan kontrako jarrerarekin erantzun dutelako. Gazte lokalak arautzeko PSE-EEk aurkeztutako mozioak ez zuen aurrera egin. EH Bilduk eta Pasaiako Ezkerrak ordezko bat aurkeztu zuten elkarrekin, eta azken honek egin zuen aurrera. PSE-EEren hondakinen tratamenduan krisi ekonomikoa saihesteari buruzko mozioak ere ez zuen nahiko babesik lortu eta Pasaiako ezkerrak Hepatitis C delakoak kaltetutakoek sistema publikoan artatzeko eskatuz aurkeztutakoak, aldiz, aurrera egin zuen, EH Bilduren babesarekin.            
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.