Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Harremantxok herriko eragileekin elkarlanean osatu du martxoaren 8ko egitaraua

Donibanen eta Antxon izango dira jarduerak Emakume Langileen Nazioarteko Egunaren harira

olatz mitxelena
Pasaia
2015/02/26
Haurtzaro Ikastolako DBH 3 eta 4ko hainbat ikasle

Haurtzaroko hainbat ikasle

Emakume Langileen Nazioarteko eguna indartu nahi du Harremantxo talde feministak, eta horretarako apustu berezia egin du aurten, Donibanen eta Antxon herriko hainbat eragilerekin batera martxoak 8aren inguruko egitaraua antolatuta. “Egia da, emakumeon presentzia, bisibilizazioa eta garrantziaz egunero jabetzen garela eta horretan ari garela borrokan. Baina egun hau ere aprobetxatu nahi dugu emakumeen eskubideen alde kalera ateratzeko eta aldarrikatzeko”, adierazi dute. Donibanen, Bixi-Bixi kultur elkartearekin eta Ernai gazte antolakundearekin batera antolatu dute egitaraua, eta Antxon, Basari elkartearekin. Horrez gain, Antxoko kultur etxean erakusketa jarriko du Harremantxok, herritarrek martxoak 8a gaitzat hartuta bidalitakoekin. Talde feministak jakinarazi duenez dagoeneko jaso dituzte ekarpen batzuk, baina animatzen direnek, oraindik badute tartea, astelehena bitartean lanak jasotzen jarraituko baitute. Azkenik, Oarsoaldeko mugimendu feministak martxoak 8an Errenteria-Oreretan antolatu duen manifestaziora joateko zutabeak osatuko dituztela aurreratu dute. Asko dago egiteko, asko gara ekiteko da aurtengo manifestazioaren leloa. “Esparru guztietako emakumeei egin nahi izan diegu erreferentzia, eta denok batera elkarrekin borrokan gaudela adieraziko dugu” zehaztu dute Harremantxoko kideek. 13:00etan aterako da manifestazioa Errenteria-Oreretako zumarditik, eta Donibane eta Antxotik bi zutabeak ordubete lehenago, 12:00etan. Manifestazioa bukatuta ekitaldi berezia izango dela iragarri dute. Egitaraua: Donibane Martxoak 6, ostirala
  • 16:00: mural margoketa, frontoi parean.
  • 19:30: triki-poteoa.
  • 21:00: bertso saioa, Itziar tabernan, Nerea Elustondo eta Nekane Zinkunegirekin.
  Martxoak 11, asteazkena:
  • 19:30: Harreman tailerra, Victor Hugo etxean.
Antxo Martxoak 5, osteguna:
  • Herritarren lanekin, Kamio tabernan. Martxoaren 12ra arte izango da ikusgai.
Martxoak 7, larunbata:
  • 19:30: poteo morea. Morez janzteko deia egin dute.
  • 21:30: afari feminista Basarin. Txartelak Leundan salgai, ostegunera arte, 10 euroan.
   
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.