Mailakako igeriketa sistema jarri dute martxan Altzaten
Bekoerrota kiroldegian eta Altzate igerilekuan hamalau kirol mota ezberdin egiteko aukera dago
Berrikuntzak egin dituzte haurren igeriketa ikastaroetan Altzaten. izan ere mailakako igeriketa sistema jarri berri dute martxan, eta horren arabera, haur bakoitzak bere mailari dagokion txanoa jasoko du. Amaieran berriz, lortutako maila ziurtatzen duen diploma emango diete haurrei eta gurasoei seme-alaben kualifikazio kartila. Haurrei begirako igeriketa ikastaroekin batera, Osasuna eta ongizatea, helduen igeriketa, eta aquafit ikastaroak eskaintzen dituzte altzaten. Bekoerrotan berriz, body pump, pilates, ziklo-tonifikazioa, Sh´barm, body balance, ziklo, zumba, step eta haurrentzao judoa eskaintzen dituzte. Ordutegiak eta prezioak