Trintxerpen, oraindik, bada mozorro festa
Lehengo asteburuan bertan behera utzitako desfilea bihar irtengo da, 16:30etik aurrera, Karbonesetik Euskadi Etorbidean barrena.
Garizuma hasi bada ere, Trintxerpen oraindik ez dira erabat bukatu inauteriak. Eguraldi kaxkarra zela medio lehengo larunbatean irten gabe geratu ziren konpartsak dantzatuko dira bihar, 16:30etik aurrera. Hogei konpartsa dantzatuko dira, Karbonesetik abiatuta, eta ez Bidebietatik lehengo astean iragarri bezala. Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, ohiko ibilbidea egingo dute.
