bestelakopasaia.eus helbidean bilduko dituzte herritarren iradokizunak, jasotzen dituzten guztiak aztertzeko konpromisoarekin.
Trintxerpeko batzokia aukeratu du EAJk hauteskundeei begira martxan jarri duten webgunea aurkezteko. Nahikari Otermin alkategaiak gidatu zuen aurkezpena, lehengo ostiralean, eta esan zuenez, ahalik eta herritar gehiengana iritsi ahal izatea da beren asmoa, “feedback-a lortzea”. Horretarako,
webgunearen aukera egin dutela esan zuen, erakunde eta eragileen parte hartzea ez ezik, norbanakoena ere errazteko.
Otermin, hauteskundeetarako abiarazi duten webgunea aurkezten
Webgunearen bitartez, parte-hartzeko aukera emateaz gain, EAJk Pasaiarekin hartutako konpromisoen berri ematen du.