Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Karla Lekuonako 'milagrua'

Oiartzunen gizonen talde nagusiak Durangoren kontra jokatuko du bihar

Urko Etxebeste Petrirena
Oiartzun
2015/03/06
Karla Lekuona bete egin behar da bihar etxekoak animatzeko

Karla Lekuona bete egin behar da bihar etxekoak animatzeko

Hirugarren Mailako azkena da Oiartzun Kirol Elkartearen gizonen talde nagusia, Hirugarren Mailakoa. Nabarmen gainera: 13 puntu dituzte, eta sasoi osoan zehar, 26 jardunaldi jokatu direnean, bi garaipen soilik lortu dituzte. Bihar (16:15, Karla Lekuonan). bosgarren postuan dagoen Durango jasoko dute oiartzuarrek. Hiru puntuak ezinbestekoak dira mailari eusteko borrokan. Maiatzaren 16-17an (larunbata edo igandea) jokatuko du liga honetako azken partida Oiartzunek, Karla Lekuonan, Santutxu taldearen kontra. Seinale ona izango da partida hori garrantzitsua izatea, ez izatea tramitezkoa, horrek esango baitu ez jaisteko borroka bizi-bizian dagoela Oiartzun. Kote Camacho sortzaile oiartzuarra egunotan Atxuriko milagrua film laburra grabatzen egon da herrian. Maiatzaren erdialdeko egun horietan, HITZA-k nahiko luke Oiartzunen kronika izenburu honekin titulatu: Karla Lekuonako milagrua. Horrek esan nahiko luke Hirugarren Mailakoa izango dela hirugarren urtez jarraian Oiartzun. Lehen urratsa bihar eman behar du, Durangori irabazita. Liga bukatu arte 36 puntu daude jokoan. Denak ez, baina gehienak lortu beharko lituzke milagrua egi bihurtzeko. Emakumeak Athletici aurreko jardunaldian etxean 4-0 irabazi eta gero, Aragonesa emakumeen Bigarren Mailako azkenaren kontra jokatuko du Oiartzunek, etzi, 11:30ean. Irabazteko, beraz, lidergoari eusteko arazorik ez lukete izan behar oiartzuarrek. Oiartzuarren beste kirol partidak

FUTBOLA

Gizonen Lehen Erregionala, Igoera Fasea
  • Ilauri-Oiartzun (igandea, 12:00etan, Donostiako Herrerako zelaian)
Emakumeen Erregionala, Txapeldunen Fasea
  • Intxaurdi-Oiartzun (igandean, 13:30ean, Karla Lekuonako bigarren zelaian).
Gizonak, Gazteak Ohorezko Maila
  • Oiartzun-Santo Tomas Lizeoa (larunbatean, 16:15an, Karla Lekuonako bigarren zelaian).
Gizonak, Gazteak Lehen Maila
  • Oiartzun-Beti Ona (larunbatean, 18:15ean, Karla Lekuonako bigarren zelaian)

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
  • Oiartzun-Ventanas ISU (larunbatean, 17:30ean, Elorsoro kiroldegian).
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila (Oiartzungo derbia)
  • Miren Taberna Baobab-Power Rangers (ostiralean, 20:30ean, Elorsoron).

SASKIBALOIA

Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
  • Andraitz-Oiartzungo Saskilagunak (larunbatean, 16:00etan, Legazpiko Bikuña kiroldegian).
   
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.