Pasaiako Udalak Antxoko aparkaleku plazak berrantolatzeari ekin dio. Egoiliar txartelak lehengo astean banatu dituzte, eta datorren astean Luzuriagako aparkalekua margotzeari ekingo diotela iragarri dute.
Hori dela eta, asteazkenerako aparkalekuak libre behar duela ohartarazi dute. Espazioa hobeto antolatzeko asmoz margotze lanak egiteaz gain, aparkalekurako sarrera-irteerak ere tokiz aldatuko dituztela aurreratu dute.