Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Musika eta dantza askatzaileak direlako

Batukada feminista ikastaroa hasiko da aurki Pasaian, Emakumeentzako Jabekuntza Eskolak antolatuta. Aldarrikapenak plazaratzeko espazioak okupatu eta erabiltzea da, besteak beste, tailerraren helburua

olatz mitxelena
Pasaia
2015/03/06
ilustrazioa

Isabel Mancebo Baldaren ilustrazioa

Martxoaren 8aren atarian, ugariak dira emakumeentzako eskaintzak inguruko herri gehienetan, askotarikoak. Pasaian ere hala gertatu da. Mugimendu feministak luzatutako deialdiei, jabekuntza eskolaren eskaintza gehitu behar zaie. Kirola, harremanak, kultur aniztasuna, osasuna, neska gazteentzako rap ikastaroa, baita batukada feminista eratzeko aukera ere, horiek dira proposamenak. Hilaren 27an hasiko da batukada ikastaroa, eta saioak Antxoko ikastolan izango dira, gutxi gorabehera, bi astean behin, ekainaren 12ra bitartean. Guztira hamabi ordu egingo dituzte izena ematen dutenek. Arantxa Vicedok eta Ainara Sarasketak gidatuko dute ikastaroa. Eskarmentua dute biek batukadetan, Pasaian baino lehen, Zarautzen, Donostian, Oñatin, Hernanin edo Tolosan aritu direlako zeregin horretan, gehienetan, arrakasta handiarekin. Ekainaren 20an, sanjoanen inguruan, data bat adostu nahiko lukete ikastaroko partaideekin, «ikasitakoa kaleratzeko, eta ikastaroari emanaldi publiko batekin amaiera emateko».  Edonola ere, azken hau taldeak berak erabakiko duela aurreratu du Sarasketak. Izan ere, ikastaroaren bitartez proba bat egingo dute, batukada bat sortzeko proposamena Pasaian zein harrera duen neurtzeko. Borondatea balego, baliteke orain abiatzen dena etorkizunean talde finkoa bilakatzea, eta hala balitz, iraupen luzeagoko ikastaroa planteatuko lukete. Epairik gabeko gunea Batukadan parte hartu ahal izateko ez da beharrezkoa aurrez musika ikasketak izatea. Erritmoa eta musika tresnen ezagutza jorratuko dituzte saioetan. «Batukadan instrumentu asko jotzen ditugu, eta tamaina guztietakoak», nabarmendu du Sarasketak, eta eskainiko dituzten ezagutzak ez direla musika esparrura mugatzen zehaztu du. Batukadaren bitartez, emakume talde batean parte hartzeko aukera errazten diete parte hartzaileei, eta horrez gain, jabekuntzari dagozkion ikuspegiak lantzekoa: «Norbere buruarengan konfiantza, babes espazioa sortzea, espazio erosoa…». Izan ere, batukada feminista,  «epairik gabeko gunea» da. Hori nabarmendu du Sarasketak: «Guk epai eza lantzen dugu; ez epaitzea inor, eta, noski, bakoitzak norbere burua ere ez epaitzea. Ikastarora etorriko direnek gauzak gaizki egiteko prest egon behar dute». Zentzu horretan emozioak bereziki zaintzen dituen metodologia darabiltela azaldu du: «Saio bakoitzaren hasieran emakume bakoitzak bere izena esatearekin batera, emozio bat aipatu behar du, momentu horretan nola sentitzen den adierazteko. Eskatzen diegu esateko nola dauden; triste, urduri, indartsu…, taldeak kontuan har dezan». Emozioak zaintzeko erronda egin ondoren, hainbat dinamika erabili ohi dituzte, hainbat arlo jorratzeko: «Gorputz adierazpena, erlaxazioa, sorkuntza…. hainbat eremu lantzeko dinamikak». Luzaketak ere egiten dituzte saio guztietan, ondoren musika tresnak aukeratu eta erritmoak ikasten hasteko. Emakumeek musika tresna ezberdinak probatzeko aukera izaten dutela argitu du Sarasketak, «erosoen zeinekin dauden proba dezaten». Edonola ere, taldea egonkortu ahala, eta kalera irteteko data bat gerturatzean instrumentuak finkatzen hasten dira. «Egokiena izaten da bakoitzak musika tresna bat edo bi bere egitea», dio Sarasketak, baina Pasaiako ikastaroan musika tresnak probatzeko arazorik ez dela izango aurreratu du. Binomio bitxiaren gakoak Indartsu txertatu da aspaldian gure inguruan batukaden fenomenoa, eta txertatze hori feminismoan bereziki indartsua izan dela dirudi. Horren inguruan galdetuta, Sarasketak baditu lotura bitxia azaltzeko hainbat gako: «Feminismoa edozein arlotan txertatu ahal da, oso transbertsala da, baina errazagoa da feminismora iristea musikaren bitartez, alaia eta sortzailea delako». Musikariaren iritziz, «musika emozioak sortu eta energia mugiarazten duelako» lotzen da ondo feminismoarekin batukada, horregatik, eta «gorputzak feminismorako duen garrantziagatik». Ikusgarritasunari ere funtsezkoa deritzo Sarasketak, batukadak dakarren «kalearen okupatzeari», eta «ekintza politiko gisa ere oso indartsua» dela uste du, «erreakzio eta emozio desberdin asko sortzen dituelako». Zentzu horretan, lehengo igandean Donostian egin zen Lilaton lasterketan bizitakoa goraipatu du. Donostiako, Zarauzko eta Tolosako batukada feministak batu ziren lasterketaren inguruan, festa eta aldarria uztartuz. «Hainbat belaunalditako emakumeak bildu ziren han, eta askok lehen aldiz jo zuten jendearen aurrean. Haientzat, bereziki, askatasun esperientzia bat izan zen», nabarmendu du. Izan ere, «emakumeoi historikoki ukatu izan zaizkigun hainbat gauza berreskuratzeko aukera» eskaintzen baitu batukada feministak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.